lunes, 30 de septiembre de 2024

BIHOTZETIK MUNDURA GURE KONPROZEZUAREKIN

 Biblian, Itun Berrian, honela esaten zaigu: “Ez gaitezen nekatu ongia egiten. Ongia beti egin dezagula.” (Gl.6,9)

"Bihotzetik mundura" lelopean, konpromisoaren balioa lantzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu. Gure konpromisoa ez da gure asmoetan bakarrik geratzen, gure eguneroko ekintzetan islatzen da. Konpromisoa hartzeak esan nahi du geure onena ematea besteenganako, planetarekiko eta geure buruarekiko keinu txiki bakoitzean.

Planeta zaintzea (gure etxe komuna) maitasun eta errespetu ekintza bat da. Gainera, anaitasun-harremanak ehuntzeak zubiak eraikitzea esan nahi du, eta ez harresiak; bakea eta justizia bila dezagula gure harremanetan. Keinu bakoitzak kontatzen du, ekintza bakoitzak inguratzen gaituen mundua eralda dezake. Gure konpromisoa bihotzetik atera eta errealitatea eraldatu arte hedatu dadila. Guztiontzako leku hobea bihur dezagula mundua.

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA gure KONPROMEZUAREKIN!



Zer ulertzen duzu "planeta zaintzeaz" ari garenean? Eta "harremanak zaintzeaz" ari garenean? Konprometitu zaitez keinu erraz batekin batean edo bestean.

domingo, 29 de septiembre de 2024

GGKEen AZOKA IRUNEN



Gaur, irailak 29, Irungo herriak, beste behin ere, FISC hartu du, beste hainbat erakunderekin batera, urtero Gipuzkoako udalerri honek antolatzen duen GGKEen azokan.

Antolaketa bikainak eta eguraldi ederrak aukera eman digu gure postua artisautzako produktuekin jartzeko eta Irungo Udalak diruz lagundutako azken proiektuaren argazkiekin erakusketa egiteko. Proiektu hori Bedoun (Haiti) laborategi bat eraikitzean datza.

El Pilar Ikastetxeak, beti FISCrekin konprometituta, lagundu egin dute postura hurbiltzen zirenei gure proiektuari buruzko azalpenak ematen.



lunes, 23 de septiembre de 2024

BIHOTZETIK MUNDURA pertsona SAREAK egiten!

 Mateo ebangelariak honela esaten digu: “Ondoan daukazuna maiteko duzu, zeure burua maite duzun bezala.” (Mt.22,39)

Gure eguneroko bizitzan, pertsona askorekin gurutzatu egiten gara: Batzuk ezagunak, beste batzuk ezezagunak, batzuk maite ditugu, batzuk bistaz bakarrik ezagutzen ditugu… Hala bada ere, Biblian, maitasuna gu guztiok lotzen eta indartzen gaituen haria dela gogorarazten zaigu etengabe.

"El hilo rojo con Paco Nadal" bideoan, Japoniako kondaira bat aipatzen da, topatzera bideratuta dauden pertsonak hari gorri ikusezin batez lotuta daudela dioena. Hari hori korapilatu, luzatu edo tenkatu egin daiteke, baina ez hautsi, era batera edo bestera elkar aurkitu behar dutenak batzeko baita.

Horrek gure harremanei buruz hausnartzera bultzatzen gaitu. Pentsatu zuretzat garrantzitsuak izan diren pertsonengan, edo baita ezagutu berri dituzunengan ere. Denok gaude konektatuta, hemen ikastetxean, "hari" ikusezin horrekin. Batzuetan ez dugu ikusten, baina gure ekintzek, gure hitzek eta besteak tratatzeko moduak eragin sakona dute.

Maitasunarekin, errespetuarekin eta enpatiarekin lotura horiek mantentzera deituak gara.

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA pertsona SAREAK egiten!



Nola laguntzen ari zara besteekin lotzen zaituen hari hori zaintzen eta indartzen? Zure eguneroko bizitzan maitasun- eta elkartasun-sare bat josten laguntzen ari zara? Gogoratu keinu bakoitzak balio duela eta zu ere askoz handiagoa den zerbaiten parte zarela.

lunes, 16 de septiembre de 2024

BIHOTZETIK MUNDURA LAGUNEKIN

 Biblian horrela irakur dezakegu: "Denbora guztian zure laguna maite ezazu, anaia bat bezala da larritasun garaian eta." (e.z.17,17)

Adiskidetasuna maitasun pertsonal, garbi eta desinteresatua da, denborarekin eta tratuarekin sortzen eta indartzen dena. Ez da egun batetik bestera gertatzen den zerbait; pertsona berezi horiekin uneak, barreak eta isiltasunak partekatzen ditugun heinean hazten eta sakontzen dena baizik.

Benetako lagunak beti daude gure ondoan: Seguru sentitzen ez garenean, munduak estutzen gaituela dirudienean, aurrera nola egin ez dakigunean, haiek hor daude. Entzuten gaituzte, laguntzen gaituzte eta ulertzen gaituzte. Lagun on baten besarkada, begirada edo hitz bat gure oroimenean bizitza osorako dirauten oroitzapenak dira. Keinu txiki horiek egiten dute aldea, eta jarraitzeko indarra ematen digute.

Orain, pentsatu une batez zure lagunengan. Idatzi zure buruan haien izenak, gehien behar duzunean beti egoten diren pertsona horiek. Eskerrak eman Jaunari bakoitzagatik eta jakin ezazu zein zorionekoa zaren zure bizitzan edukitzeagatik.

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA ZURE LAGUNEKIN!


Zer baloratzen duzu gehien adiskidetasun batean? Inoiz bizi izan al duzu lagun batek gehien behar zenuenean lagundu dizun momenturik? Zer egin dezakezu dituzun lagunak zaintzeko eta adiskidetasuna indartzeko?

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA EUSKARAREKIN BAT EGINEZ!

Biblian, Itun zaharrean, hauxe esaten zaigu: “ Lur guztiak entzuten du, eta bere hitzak munduan zabaltzen ditu.” (Sal.19,4). Duela 73 urtet...