domingo, 6 de octubre de 2024

BIHOTZETIK MUNDURA ASISko SAN FRANTZISKOrekin

 Biblian, Itun Zaharrean, honela esaten zaigu: “Jainkoak gizakia hartu zuen eta munduan jarri zuen, lan egin eta zaindu zezan.” (Has.2,15)

Elizak urriaren 4an ospatzen du Asisko San Frantziskoren jaia. Asisko San Frantzisko eredu bizia da, inguratzen gaituen guztiaren edertasuna eta balioa ezagutzen jakin zuen norbaitena. Familia aberats batean jaioa, bere ondasun materialei uko egitea erabaki zuen, apaltasunean eta besteen zerbitzuan bizitzeko. San Frantziskok erakusten digu benetako aberastasuna ez dagoela ditugun gauzetan, baizik eta besteak eta inguratzen gaituen jendea tratatzeko moduan.

Lurra eta izaki guztiak anai-arrebak bezala ikusten zituen, planetaren eta bertan dagoen bizitzaren zaintzari buruzko lezio bat ematen zigularik. Frantziskoren ustez, ez zegoen naturaren eta gizakien arteko bereizketarik: guztia Jainkoaren lanaren zati bat zen eta den-dena zaindu beharreko zerbait da.

San Frantziskok besteekiko harremanetan nola bizi garen pentsatzera gonbidatzen gaitu. Modu sinplean bizitzea erabaki zuen, gauza materialek zoriontasuna ematen ez dutela jakinda. Bere bizitzak erronka egiten digu galdetzeko ea benetan hainbeste gauza material behar dugun zoriontsu izateko eta ea planeta eta bertako izakiak behar bezala zaintzen ari garen.

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA gure KONPROMEZUAREKIN!

Gure lehentasunak gauza materialetan edo gure ingurukoen harremanetan eta ongizatean jartzen ari gara? Nola bizi gaitezke naturarekin harmonian eta gure planeta hobeto zaintzen gure egunerokoan?

lunes, 30 de septiembre de 2024

BIHOTZETIK MUNDURA GURE KONPROZEZUAREKIN

 Biblian, Itun Berrian, honela esaten zaigu: “Ez gaitezen nekatu ongia egiten. Ongia beti egin dezagula.” (Gl.6,9)

"Bihotzetik mundura" lelopean, konpromisoaren balioa lantzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu. Gure konpromisoa ez da gure asmoetan bakarrik geratzen, gure eguneroko ekintzetan islatzen da. Konpromisoa hartzeak esan nahi du geure onena ematea besteenganako, planetarekiko eta geure buruarekiko keinu txiki bakoitzean.

Planeta zaintzea (gure etxe komuna) maitasun eta errespetu ekintza bat da. Gainera, anaitasun-harremanak ehuntzeak zubiak eraikitzea esan nahi du, eta ez harresiak; bakea eta justizia bila dezagula gure harremanetan. Keinu bakoitzak kontatzen du, ekintza bakoitzak inguratzen gaituen mundua eralda dezake. Gure konpromisoa bihotzetik atera eta errealitatea eraldatu arte hedatu dadila. Guztiontzako leku hobea bihur dezagula mundua.

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA gure KONPROMEZUAREKIN!



Zer ulertzen duzu "planeta zaintzeaz" ari garenean? Eta "harremanak zaintzeaz" ari garenean? Konprometitu zaitez keinu erraz batekin batean edo bestean.

lunes, 23 de septiembre de 2024

BIHOTZETIK MUNDURA pertsona SAREAK egiten!

 Mateo ebangelariak honela esaten digu: “Ondoan daukazuna maiteko duzu, zeure burua maite duzun bezala.” (Mt.22,39)

Gure eguneroko bizitzan, pertsona askorekin gurutzatu egiten gara: Batzuk ezagunak, beste batzuk ezezagunak, batzuk maite ditugu, batzuk bistaz bakarrik ezagutzen ditugu… Hala bada ere, Biblian, maitasuna gu guztiok lotzen eta indartzen gaituen haria dela gogorarazten zaigu etengabe.

"El hilo rojo con Paco Nadal" bideoan, Japoniako kondaira bat aipatzen da, topatzera bideratuta dauden pertsonak hari gorri ikusezin batez lotuta daudela dioena. Hari hori korapilatu, luzatu edo tenkatu egin daiteke, baina ez hautsi, era batera edo bestera elkar aurkitu behar dutenak batzeko baita.

Horrek gure harremanei buruz hausnartzera bultzatzen gaitu. Pentsatu zuretzat garrantzitsuak izan diren pertsonengan, edo baita ezagutu berri dituzunengan ere. Denok gaude konektatuta, hemen ikastetxean, "hari" ikusezin horrekin. Batzuetan ez dugu ikusten, baina gure ekintzek, gure hitzek eta besteak tratatzeko moduak eragin sakona dute.

Maitasunarekin, errespetuarekin eta enpatiarekin lotura horiek mantentzera deituak gara.

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA pertsona SAREAK egiten!



Nola laguntzen ari zara besteekin lotzen zaituen hari hori zaintzen eta indartzen? Zure eguneroko bizitzan maitasun- eta elkartasun-sare bat josten laguntzen ari zara? Gogoratu keinu bakoitzak balio duela eta zu ere askoz handiagoa den zerbaiten parte zarela.

lunes, 16 de septiembre de 2024

BIHOTZETIK MUNDURA LAGUNEKIN

 Biblian horrela irakur dezakegu: "Denbora guztian zure laguna maite ezazu, anaia bat bezala da larritasun garaian eta." (e.z.17,17)

Adiskidetasuna maitasun pertsonal, garbi eta desinteresatua da, denborarekin eta tratuarekin sortzen eta indartzen dena. Ez da egun batetik bestera gertatzen den zerbait; pertsona berezi horiekin uneak, barreak eta isiltasunak partekatzen ditugun heinean hazten eta sakontzen dena baizik.

Benetako lagunak beti daude gure ondoan: Seguru sentitzen ez garenean, munduak estutzen gaituela dirudienean, aurrera nola egin ez dakigunean, haiek hor daude. Entzuten gaituzte, laguntzen gaituzte eta ulertzen gaituzte. Lagun on baten besarkada, begirada edo hitz bat gure oroimenean bizitza osorako dirauten oroitzapenak dira. Keinu txiki horiek egiten dute aldea, eta jarraitzeko indarra ematen digute.

Orain, pentsatu une batez zure lagunengan. Idatzi zure buruan haien izenak, gehien behar duzunean beti egoten diren pertsona horiek. Eskerrak eman Jaunari bakoitzagatik eta jakin ezazu zein zorionekoa zaren zure bizitzan edukitzeagatik.

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA ZURE LAGUNEKIN!


Zer baloratzen duzu gehien adiskidetasun batean? Inoiz bizi izan al duzu lagun batek gehien behar zenuenean lagundu dizun momenturik? Zer egin dezakezu dituzun lagunak zaintzeko eta adiskidetasuna indartzeko?

miércoles, 7 de agosto de 2024

SARETU: BIHOTZETIK MUNDURA

Hau da munduak gaur egun behar duena:

BIHOTZ HANDIAGO BEHAR DUGU!




"SARETU, bihotzetik mundura" da 2024-25 ikasturte hau lantzeko aukeratutako leloa. Espainiako Mariaren Lagundiko ikastetxeen arteko barne-lehiaketa batetik sortu zen. Ikastetxe sarea garelako eta haratago joan nahi dugulako eta beste pertsona askorekin batera hazten jarraitu nahi dugulako.

Aurten, SARETU, SAREA eraikitzeko ideia plazaratu nahi dugu. Horrek aktiboki inplikatzeko ideia iradokitzen du. Eta zuri zuzenduta dago! Zu alda zaitezen eta eraldatzen lagun dezazun. Hau guztia jarrera onez (enpatiaz, elkartasunaz, justiziaz...) betetzen den eta zure eta besteen bizitzan eragin nabarmena duen sarea sortzera bultza zaitzan.

Gogoan baduzu, hiru urterako gure helburu orokorra hau da: "Frantzisko Aita Santuak bultzatutako Hezkuntza Itun Globalari atxikiak eta GJH eta OLSekin konprometituak; planeta (Sorkuntza) zaintzeko pertsona gisa hazten gara eta Nazaretheko Jesusen antzera anaitasuna eraikitzen dugu".


lunes, 8 de julio de 2024

CONGO E.D.ko PROIEKTUA (Mariaren Lagundiko eskola guztien proiektua)

 


Eskerrak eman nahi dizkizuegu Kongoko E. D.an proiektuan parte hartzeagatik. Aurten ere proiektu honekin arituko gara. Honek KIVU eskualdean oinarrizko eskubideen egoera hobetzeko hainbat jarduera proposatzen ditu. Proiektuaren helburua da Mariaren Lagundiiak Kongoko eremu horretan dituen hainbat plataforma sustatzea eta aurrera eramatea:
1.- Osasunerako Eskubidea (GJH 3) eta Hezkuntzarako Eskubidea (GJH 4) landuko ditugu ospitale eta eskoletatik, bertako biztanleei arreta eskainiz. 
2.- Lehentasunez landuko ditugu genero-berdintasuna (GJH 5), emakumeentzako bi zentroren bidez, 
3.- Eta desgaitasuna duten pertsonen garapena (GJH 10), Heri Kwetu zentro integraletik.

BESTE EHUN URTEZ (Mendeurrenaren kanta)

                                                    


Badira ehun urte hasi zinela

Irungo gazteak hezitzen

garrantzitsua izan zara benetan

gure ikasleen buruak osatzen


Santa Juana gidari dugularik

baloreetan hezi eta hazi

ikasleen sentiberatasuna

eta elkartasuna lantzen hasi


JARRAI EZAZU HORRELA

BESTE EHUN URTEZ!

HAUR ETA GAZTEEN ILUSIOAK

BETETZEN BIHOTZEZ!


Pasilloetan gora eta behera

geletan, txokoetan lanean

ipuin kontaketak, handi nahiz txiki

patioetan gogoz jolasean


Elkarbanatuz eta elkar zainduz

salto, negar, barre, algaral

lehen izan ziren

eta orain ere bagara


JARRAI EZAZU HORRELA

BESTE EHUN URTEZ!

HAUR ETA GAZTEEN ILUSIOAK

BETETZEN BIHOTZEZ!


Aurrerantzean etorriko direnentzat

gure eskolak hemen jarraituko du

horrela gerta dadin saiatu eta

denon artean lortuko dugu


Ospa dezagun pozez eta alai

amesten genuen urtemuga

orain artean bezain baliotsu

jarraitzea litzateke helmuga


JARRAI EZAZU HORRELA

BESTE EHUN URTEZ!

HAUR ETA GAZTEEN ILUSIOAK

BETETZEN BIHOTZEZ!


Letra: ITZIAR AIZPURUA

Doinua: AITZOL MUGICA


BIHOTZETIK MUNDURA ASISko SAN FRANTZISKOrekin

 Biblian, Itun Zaharrean, honela esaten zaigu: “ Jainkoak gizakia hartu zuen eta munduan jarri zuen, lan egin eta zaindu zezan. ” (Has.2,15)...