Mateo ebangelariak honela esaten digu: “Ondoan daukazuna maiteko duzu, zeure burua maite duzun bezala.” (Mt.22,39)
Gure eguneroko bizitzan, pertsona askorekin gurutzatu egiten gara: Batzuk ezagunak, beste batzuk ezezagunak, batzuk maite ditugu, batzuk bistaz bakarrik ezagutzen ditugu… Hala bada ere, Biblian, maitasuna gu guztiok lotzen eta indartzen gaituen haria dela gogorarazten zaigu etengabe.
"El hilo rojo con Paco Nadal" bideoan, Japoniako kondaira bat aipatzen da, topatzera bideratuta dauden pertsonak hari gorri ikusezin batez lotuta daudela dioena. Hari hori korapilatu, luzatu edo tenkatu egin daiteke, baina ez hautsi, era batera edo bestera elkar aurkitu behar dutenak batzeko baita.
Horrek gure harremanei buruz hausnartzera bultzatzen gaitu. Pentsatu zuretzat garrantzitsuak izan diren pertsonengan, edo baita ezagutu berri dituzunengan ere. Denok gaude konektatuta, hemen ikastetxean, "hari" ikusezin horrekin. Batzuetan ez dugu ikusten, baina gure ekintzek, gure hitzek eta besteak tratatzeko moduak eragin sakona dute.
Maitasunarekin, errespetuarekin eta enpatiarekin lotura horiek mantentzera deituak gara.
SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA pertsona SAREAK egiten!