lunes, 4 de noviembre de 2024

UHOLDEAK Jasandako PERTSONEN ALDE

 Biblian, Itun Zaharrean, honela esaten da: “Jauna bihotz hautsia dutenetik gertu dago eta izpiritu eroria dutenak salbatzen ditu.” (Sal.34,18)

Lehengo astean uholdeak izan genituen Espainian. Gaur sufritzen ari diren horiengatik otoitz egingo dugu.

Uholdeek kaltetutako familiek itxaropena eta batasuna aurki dezatela. Laguntzeko ahalegin bakoitzak eta elkartasunezko keinu bakoitzak hainbeste galdu dutenei kontsolamendua eta indarra ekar diezaien, elkarrekin bakerako eta segurtasunerako bidea berreraikitzeko.

Uholdeak sufritu dutenek bakea eta kontsolamendua aurkitu dezatela, eta tragediaren ondoren aurrera jarraitu dezaten.

Otoitz egin dezagun hil diren guztien alde eta egoera txarra pasatzen ari diren guztien alde. Gure bihotzetan gogora ditzagun!

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA gaizki pasatzen ari den horri laguntzen!




Minutuko isilunea egongo dugu toki eta persona guzti hauengatik.

UDAKO BOLUNTARIATUETAN / VOLUNTARIADOS DE VERANO

Uda honetan, joan zaitez esperientzia paregabe bat bizitzera! Este verano, ¡lánzate a vivir una experiencia única! La Compañía de María te ...