Lukas ebanjelariak honela esaten digu Jesus pertsonari buruz:
“Alaitasuna eta poza izango dituzu,
eta asko poztuko dira JESUS jaio delako.“ Lk 17,11-19
Ba la dakizu zein garaia ospatzen ari garen elizan? (…) ABENDUALDIAN gaude. BIDEA egiten ari gara eta bide horretan JESUSEN JAIOTZA prestatzen ari gara. Abendualdia BILATZEKO garaia da, Jesusen ETORRERA prestatzeko garaia da.
Pentsa ezazu une batez, noiz dago Jesus gure inguruan? Zure inguruan alaitasuna jartzen duzunean, Jesus hor dago. Inor irribarrez zuregana hurbiltzen denean, Jesus hor dago. Beharrean dagoenari laguntzen diozunean, Jesus hor dago. Bakarrik dagoenari hurbiltzen zarenean, Jesus hor dago. Eguneroko lanetan inor laguntzen duzunean, Jesus hor dago. Egoera guzti horietan Jesus jaiotzen ari da.
Geure baitan dago Jesus gure bihotzetan egunero eta momentu guztietan jaiotzea. Zure inguruan ARGIA jartzen baduzu, Jesus hor dago.
SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA JESUS GURE BIHOTZETAN JAIOTZEN DENEAN!
-Zer da ABENDUALDIA? Zertara
ospakizun hau?
-Noiz izan zaitezke ARGIA
besteentzat?
-BIZITZAren BIDEAN, zergatik
ESKERRAK eman?