lunes, 27 de enero de 2025

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA BAKEA ZABALDUZ!

 Mateoren ebanjelioan hauxe entzuten dugu: “Zorionekoak BAKEAREN alde lan egiten dutenak, Jainkoaren seme-alabak deituko zaizkie eta” (Mt.5,9)

Zuetako batzuek oso memoria ona duzue eta berehala konturatu zarete urtarrilaren 30ean BAKEAren eguna ospatzen dugula. Baina… Ba al dakizue zergatik? Nondik dator ospakizun hau? Ba… egun berezi hau, duela 60 urte inguru sortu zen munduko eskola guztiek bakearen alde egin zezaten. Egun hori aukeratu zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena delako. Gandhik bere herrialdearen independentzia lortu zuelako modu baketsu batez.

Zer esan nahi dugu egun honekin? Ba… Guk ere eredu hori jarraitu nahi dugula, arazoak ditugunean biolentziarik gabe eta garrasirik egin gabe konpontzea gustatuko litzaigukeela. Beraz, hemendik aurrera Gandhiren antzera saia gaitezen arazoak modu baketsuaz konpontzen, haserrea eta mina baztertuz.

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA BAKEA ZABALDUZ!


Eta zuk zer diozu? Beharrezkoak al dira baloreak? Non? Zein baloreen bidez lortzen dugu bakea?

lunes, 20 de enero de 2025

HAUR MISIOLARIEN EGUNA

Urtarrilaren 19an, igandean, Haur Misiolarien Eguna ospatu den honetan, lelo bati buruz pentsatuko dugu: "Zu egin zaitut mundu hobetzeko".

Pentsatu une batez: zer daukazu zuk? Ez gara gauza materialez bakarrik ari. Agian, irribarre bat daukazu, entzuten jakiteko pazientzia, lagun bati laguntzeko prestutasuna, edo zure denbora emateko borondatea.

Jesusek ere zerbait partekatu zuen gurekin: bere maitasuna. Eta partekatzen zuenean, gauza txikienetan ere argia jartzen zuen. Guk ere gure bihotza besteekin parteka dezakegu.

Hausnarketarako galdera batzuk:

 ·         Nola partekatu dezakezu zuk daukazun hori besteekin?

·         Norentzat izan zara gaur argi edo maitasun iturri?

·         Zein momentutan sentitu zara besteek zerbait partekatu dizutelako zoriontsu?

Bukatzeko, denok elkarrekin otoitz txiki bat egin dezakegu:

"Jauna, eman iezaguzu bihotz zabal bat. Lagundu iezaiguzu daukagun hori partekatzen, mundua leku hobea izan dadin. Amen."

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA GAREN ONENA PARTEKATUZ!


·          Gogoetarako galderak: Nola partekatu dezakezu zuk daukazun hori besteekin?

·         Norentzat izan zara gaur argi edo maitasun iturri?

·         Zein momentutan sentitu zara besteek zerbait partekatu dizutelako zoriontsu?


sábado, 18 de enero de 2025

DBHko LESTONNAC TALDEAK eskiatzen

Urtarrilaren 18an, DBHko Irungo Lestonnac Taldeko neska-mutilak Gouretteko eski estazioan izan gara eskiatzen. Primerako eguna pasa dugu!

lunes, 13 de enero de 2025

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA GAREN ONENA OPARI DEZAGULA!

 Zer aldaketa ekarri nahi ditut nire bizitzan 2025. urte honetan?

Itun Berrian, Lukasen ebangelioan honela irakurtzen dugu: “ Orduan, zer egin behar dugu? Bi jantzi dituena, ez duenarekin parteka dezala; eta janaria duena, ez duenarekin parteka dezala“ (Lk.3,10-18)

2015.urtea hasi berri da, eta horrekin batera aukera paregabea dugu gu geu eta gure bizitza aldatzeko. Gogoetatu dezakegu zer aldaketa txiki edo handi egin nahi ditugun aurten.

Agian, eskola mailan ikaskuntza gehiago bilatu nahi dugu, edo lagunekin eta familiarekin gehiago egon nahi dugu. Beharbada, kirola edo osasuna hobetu nahi dugu, edo besterik gabe, denbora hobeto kudeatzen saiatuko gara.

Aldaketak ez dira beti errazak, baina urrats txikiak egitea da gakoa. Pentsa dezagun zer gauza desberdin egin nahi ditugun, nola egingo ditugun eta zer ekintza konkretu har ditzakegun aste honetan bertan, lehen pausoak emateko.

Zein dira zure helburuak 2025erako? Zer aldaketa txiki egin dezakezu gaur egun hobeto sentiarazteko?

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA GAREN ONENA OPARI DEZAGULA!


Zer aldaketa txiki egin dezaket gaur egungo bizitzan, 2025. urtean helburuak lortzeko? Zer laguntza edo indar bilatu dezaket ingurutik (familia, lagunak, fedea) aldaketa horiek egin ahal izateko?


miércoles, 8 de enero de 2025

URTE BERRI ON ETA ONGI ETORRI!

 Urte Berri On guztioi eta ongi etorri!

Gabonen eta Urteberriaren ondoren, aukera berri bat izan dezakegu geure buruaz zerbait partekatzeko.

Joan ebanjelariak honela dio: “Jesusek zioen ikasleak garela jakiteko seinalea elkarri diogun maitasuna dela.” (Jn.13,35)

Eguberriak igaro dira. Urte berri hau ontasunez, edertasunez eta egiaz bete dezagun. Bakea, maitasuna eta batasuna munduko leku guztietara eraman ditzagun.

Urte berri honetan bizitzeko pista batzuk:

…zure inguruan gertatzen denaz jabe zaitez.

…zure ingurukoen sufrimenduarekiko adi egon zaitez eta lagun izan zaitez.

…denbora bilatu aspalditik ikusten ez duzun norbait bisitatzeko.

…Kanpaina solidarioetan parte har ezazu.

…inguratzen zaituen giroa alai ezazu.

…irribarre zabal batez bete ezazu zure aurpegia.

…otoitz egin, jan eta maita ezazu.

Jarraian bideo bat ikusiko dugu. Gabonetako OPARIen inguruan gogoeta egiten du. Zer gauza merezi dute oparitzea Gabonetan?

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA GAREN ONENA OPARI DEZAGULA!



Esperimentu sozial honek 27 gazteri Gabonetako opariak aldarazi zizkien.

Zuk aldatuko zenuke oparia? Zer gauza merezi dute oparitzea?


JENDE ARGITSUA / GENTE LUMINOSA

  Mateo ebanjelariak honela esaten du: “ Zuek zarete munduarentzat argia. Zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ik...