Urte Berri On guztioi eta ongi etorri!
Gabonen eta Urteberriaren ondoren, aukera berri bat izan dezakegu geure buruaz zerbait partekatzeko.
Joan ebanjelariak honela dio: “Jesusek zioen ikasleak garela jakiteko seinalea elkarri diogun maitasuna dela.” (Jn.13,35)
Eguberriak igaro dira. Urte berri hau ontasunez, edertasunez eta egiaz bete dezagun. Bakea, maitasuna eta batasuna munduko leku guztietara eraman ditzagun.
Urte berri
honetan bizitzeko pista batzuk:
…zure
inguruan gertatzen denaz jabe zaitez.
…zure
ingurukoen sufrimenduarekiko adi egon zaitez eta lagun izan zaitez.
…denbora
bilatu aspalditik ikusten ez duzun norbait bisitatzeko.
…Kanpaina solidarioetan parte har ezazu.
…inguratzen
zaituen giroa alai ezazu.
…irribarre zabal batez bete ezazu zure
aurpegia.
…otoitz egin, jan eta maita ezazu.
Jarraian bideo bat ikusiko dugu. Gabonetako OPARIen inguruan gogoeta egiten du. Zer gauza merezi dute oparitzea Gabonetan?
SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA GAREN ONENA OPARI DEZAGULA!Esperimentu sozial honek 27 gazteri Gabonetako opariak aldarazi zizkien.
Zuk aldatuko zenuke oparia? Zer
gauza merezi dute oparitzea?