domingo, 16 de febrero de 2025

Kirolean homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Bibllian, Itun Berrian, honela esaten da: “Ez dago judurik ez greziarrik, ez esklaburik ez pertsona askerik, ez gizonarik ez emakumerik; guztiok bat gara Kristo Jesusen barruan”. (Gal.3,28)

Otsailaren 19an Kirolean homofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Otsailaren 19an jaio zen Justin Fashnau britainiarra, bere homosexualitatea ezagutzera eman zuen lehen futbolari profesionala.

Futbolean eta edozein kiroletan, denok berdin tratatzea beharrezkoa da, sexua, orientazio sexuala edo identitatearen araberako aldeak egon gabe.

Homofobiak diskriminazioa eta bazterketa ekartzen ditu, eta horrek taldeetan eta kirol munduan sor dezakeen kaltea oso handia da. Garrantzitsua da gazteek horrelako jarrerak baztertzea, eta futbola, kirolaren bidez, aniztasun eta errespetuaren balioak transmititzea.

Gure artean, kirolaren bidez, inklusibitatea sustatu dezakegu, eta horrek gizarte inklusiboago bat eraikitzeko aukera emango digu.

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA INKLUSIBITATEA INDARTUZ!



Nola uste duzue kirol munduak lagundu dezakeen homofobiaren aurkako borrokan, eta zein eragin izango luke gizartean errespetu eta inklusibitatearen balioen indartzeak?

UDAKO BOLUNTARIATUETAN / VOLUNTARIADOS DE VERANO

Uda honetan, joan zaitez esperientzia paregabe bat bizitzera! Este verano, ¡lánzate a vivir una experiencia única! La Compañía de María te ...