Itun zaharrean, Biblian, honela hitz egiten dugu: "Zerbitzari justua zazpi aldiz eroriko da, eta zazpi aldiz altxatuko da berriz”. (Prov.24,16)
Azterketak pasa berri ditugu, eta askorentzat, emaitzak ez dira beti espero bezala ateratzen. Baina, garrantzitsua da ulertzea porrotak ez direla amaiera bat, baizik eta aukera bat.
Porroten bidez ikastea: Porrotak bizitzako parte dira. Ez dugu beti lortzen nahi duguna, baina horrek ez du esan nahi ez garela gai edo ez garela ahalegindu. Aitzitik, porrotak aukera ematen digu zerbait berria ikasteko. Agian ez gara gai izan guzti-guztia ondo egiteko, baina zer ikas dezakegu hurrengoan hobeto egiteko? Agian, denbora gehiagoz lan egin behar da, edo gaiak lantzeko modua aldatu behar dugu.
Positiboki begiratzea: Porrotak onartzea eta haiei aurre egitea da benetan hazteko eta ikasteko aukera. Porrot egitea ez da gauza txarra, betiere garrantzitsua dena da nola erantzuten dugun. Nola erreakzionatzen dugu? Haserretu edo egoera hori aukera bat bezala hartzen dugu?
Porroten garrantzia: Gero eta hobeak
bihurtzen gara porrotak gure lagun bezala ikusten baditugu, porrotak hobetzeko
bide bat direla ulertzen badugu.