50.salmoak honela dio: “Jainko Aita, bihotz garbia sor ezazu nigan, nire bihotza berri ezazu” (Sal.50,12)
Iñauteriak pasata, gaur hausterre-eguna da. Gaurko egunez GARIZUMAri hasiera ematen zaio. PAZKOrako bidean gaude, egunero zure bizitzatik pasatzen den Jesus Berpiztuarekin bat egiteko. Berak, Jesusek, zurekin egon nahi du. Beraz, garai egokia da zure barrua zaintzeko, zure jarrera begiratzeko eta oker dagoena zuzentzeko.
Garizuman, 40 egunez, gure bihotzak eraberritzeko aukera dugu, gure barrua konpondu eta aldatzeko garaia baita. Gure lagunak, familiak, ikaskideak... zaintzeko garaia ere bada. Zer hobetuko zenuke lagunen artean? Eta familian? Zer egin dezakezu zu zeu eta zure ondoan dauden horien guztien bizitza hobetzeko?
SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA EGUNEZ EGUN HOBEAK IZATEN!