Hasiera liburuak honela dio: “Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; gizonezko eta emakumezko egin zituen” (Has.1,27)
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna, emakumeon eskubideen aldarrikapenerako eguna da, eta munduko emakume guztiei, euren eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan ibili diren eta dabiltzan emakume guztiei omenaldia egiteko eguna ere.
Emakumeek eta neskek diskriminazioa eta indarkeria jasaten jarraitzen dute mundu osoan. Indarkeria hori modu askotan gertatzen da: genitalen mutilazioa, haurren ezkontza, soldata-arrakala, lanaren ikusezintasuna, sexu-indarkeria, hezkuntzarako sarbiderik eza eta genero-estereotipoak.
Funtsezkoa da genero-berdintasunaren alde lan egitea, pertsona guztiek baliabide eta eskubideetarako sarbide bera dugula ziurtatzeko eta guztien segurtasuna bermatzeko. Aurten, “NI FEMINISTA NAIZ. FEMINISMOA ZUREKIN DOA.” lelopean, hamarkadetan emakumeen eskubideen alde lan egin duten pertsonen eta gazteen arteko topaketa irudikatu nahi du, eta, transmisio horren beharra azpimarratu, gizarteak Aurrera egiten jarraitzeko eta berdintasun-espazioak irabazten jarraitzeko.
SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA EMAKUMEEKIN BAT EGINDA!Zein genero DESBERDINTASUNAK antzematen dituzu zuk eguneroko bizitzan?
Zer egin dezakezu zuk BERDINTASUNA izan dadin zure inguruan?