Goizean ARGIA sortzen den bezala, pazko garaian ITXAROPENA pizten da.
Oporren ondoren, hemen gaude berriro: Indar berrituekin, amets berriekin, bihotza zabaltzeko prest…
Aste honek bi opari ekartzen dizkigu: Alde batetik Pazkoaren jaia eta, bestetik, Frantzisko Aita Santuaren irudia.
Pazkoa ospatzen ari gara eta 50 egunez ospatuko dugu elizan: Bizitzak heriotzari irabazten diola, argiak iluntasunari irabazten diola. Jesus berpiztu da, eta gure bihotzak piztu nahi ditu: Pozerako, maitasunerako, esperantzarako…
Frantzisko Aita Santua ere piztu da eta bere argia utzi digu, guk berdin egin dezagun. Bere bizitza xumeki eskaini zuen: Besteak zainduz, bakea zabalduz, maitasunez biziz, behartsuenak kontuan izanez... Frantzisko aste honetan utzi gaitu, baina bere oroitzapena argia da mundo honetarako.
Frantziskok berak hau esan digu: "Ez utzi zure aurpegia tristezunez iluntzen: argitu zure begirada, argitu zure bihotza eta besteak zure argiarekin argitu".
Gaur, galdetzen dizut: Zer keinu txiki egin dezakezu gaur besteei argia emateko?
SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA besteentzat ARGIA izaten!