Mateo ebanjelariak honela esaten du: “Zuek zarete munduarentzat argia. Zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusten direnean” (Mt.5,16)
Gaur “Gente luminosa” abestiarekin otoitz egingo dugu. Abestia entzun eta bere mezua barneratzeko isilune bat egingo dugu.
"Gente luminosa" abestiak positibotasunez eta baikortasunez betetako mezua du. Edozein egun ilun konpondu eta argiz betetako dohaina duten pertsona guztiei abesten die egileak.
Gaur eskerrak ematen ditugu gure
egunerokoan laguntzen gaituzten pertsona guztiengatik. Gure bihotza izenez
beteta dagoela, ilusioz ekin diezaiogun asteari.
Zein keinu errezak egin ditzakegu besteentzat argia izan gaitezen?
Zein ezaugarri ditu BAIKORRA den pertsona?