lunes, 19 de mayo de 2025

Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna

 San Paulok horrela esaten digu: “Jada ez dago judutar edo grekorik, ez dago esklabu edo askerik, ez dago gizon edo emakumerik, zuek guztiok bat zaretelako Birpiztutako Jesusengan”. (Gal.3,28)

Aste honetan Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna ospatuko dugu. 2003. urtean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hau ospatzea erabaki zuen, kulturen arteko aniztasuna, elkarrizketa, inklusioa eta lankidetza bultzatzeko helburuarekin.

Kultura-aniztasuna hainbat adierazpenen bidez ikus daiteke: erlijio-sinesmenak, musika, hizkuntza, artea, lana eta giza jarduera oro. Izan ere, egiten dugun guztian, pertsonek komunitate, gizarte edo nazio gisa islatzen dugu gure kultura.

Ezaugarri berezi horiek ederrak izateaz gain, gure bizitza espirituala, morala, afektiboa eta intelektuala aberasten dute. Eta pobrezia murrizten laguntzen dute, eta garapen sozial eta ekonomikoa lortzeko beharrezko indarra dira.

Bestea eta bere kultura errespetatzea, askatasunak eta giza eskubideak errespetatzea da. Denok gara mundu honen parte eta elkar onartu behar dugu.

HIRU, BI, BAT… KREAKZIOA! Munduko PERTSONA guztiok BERDINAK gara!

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA guztiok BAT izanik!



Zure ustez, nola aberasten du kultura-aniztasunak gure bizitza? Zure ustez, zer erronka sor daitezke kultura desberdinetako pertsonek topo egiten dutenean? Zure ustez, zer ekintza har genitzake gure inguruko kulturekiko ulermen eta errespetu handiagoa sustatzeko?

MEMORIA FISC ongd 2024

  Descubre los pasos que dimos juntas y juntos por la justicia, la dignidad y el cuidado de la vida. Te invitamos a descubrir lo que ha pasa...