Santa Juanak honela esaten digu: “Batu ditzagun gu guztion indarrak, hezkuntzaren bidez, mundua hobetu dezagun”. Zein egoeratan ematen dugu gure buruaren onena? Zein egoeratan hobetzen dugu mundua? Gure ingurua eta gure ingurunekoak zaintzen dugunean, mundua hobetzen ari gara.
“Santa Juana” astea den honetan ONGI ETORRI beroena gurea hain propio den jai honetara. Bai, bestetan bezala SANTA JUANA gogoratuko dugu eta lelo honekin batera ekingo diogu: “Santa Juanaren antzera, persona konprometituak izan gaitezen”. Santa Juanak ondo baitzekien ekintzek hitzek baino gehiago esaten dutela. Ba… Aste honetan keinu txikiak egitera gonbitea egiten dizugu: iribarre garbi bat, klaseko lagunarekin zintzo jokatu, etxean agian piska bat gehiago lagundu, CONGOko proiektuan lagundu…
Ikasturte honetan, FISCek CONGOn lan egitera gonbidatzen gaitu: Osasun Eskubidea eta Hezkuntzarako Eskubidea landuko ditugu ospitale eta eskola batean. Genero-berdintasuna landuko dugu lehentasunez, emakumeentzako bi zentroren bidez, eta desgaitasuna duten pertsonen garapena ere lagunduko dugu.
Ondoren ikusiko dugun
bideoan, kasandoko gure eskolak une honetan jasaten ari dena
ikusiko dugu (lehenengo 25 minutuak ikusi besterik ez).