Ondo
dakigun bezala, hilabete hau oso berezia da gure eskolarentzat eta munduan
zehar Mariaren Lagundiak dituen beste eskolentzat ere. Santa Juanaren eguna ospatuko dugu eta hori ez da txantxetako
gauza! Eskolan hasi zinetenetik entzun diguzue irakasleoi Santa Juanaren
inguruan hitz egiten eta egindako lan izugarria goraipatzen. Santa
Joanaren pausuak jarraitzea eta eredu gisa hartzea da gure asmoa.
Hala
ere, galderatxo bat egingo dizut, ba al dakizu zergatik ospatzen den Santa
Juana eguna maiatzean? Ba... 1949ko maiatzaren 15ean. Pio XII. Aita
Santuak Juana SANTUA egin zuelako. Aurten, gertaera horren 76. urtemuga
ospatzen dugu. Zer esan nahi du Santa Juana SANTUA izateak? Bada, elizak adierazten du Santa Juanaren
irudia gu guztiok jarraitu beharreko EREDUA dela.
Eredua,
zertan? Santa Juanak, une bakoitzeko beharrei arreta jarriz, beti modu berrian
zerbitzatzea zuen helburu. «Bizitzan eta bizitzarako heztea»
nahi zuen, nola? Eskolak eraikiz, hezkuntzan
eta formakuntzan indarra jarriz.
Bere garaian, neskeei formakuntza sendo bat emanez.
Beraz, Santa Juanari ESKERRAK ematen dizkiogu pertsona
gisa hazteko Irungo Eskolan egoteko aukera dugulako. ESKERRIK ASKO!
Zertan da Santa Juana guretzako eredu? Zer esaten du gaurko gogoetak honen inguruan? Zergatik eman ditzakegu guk eskerrak gaur egun?