Ebangelioan, Mateok honela esaten digu: “Zoriontsuak bakegileak, haiek Jainkoaren seme-alabak izango dira." (Mt.5,9)
Nazio Batuen Bake Langileen Nazioarteko Eguna Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2003an aldarrikatutako efemeridea da. Maiatzaren 29an aukeratu zen, erakunde horren lehen bake-misioa hasi zen eguna zelako, 1948an.
Nazio Batuen Bake Langileen Nazioarteko Eguna gogoratzea beharrezkoa da, batetik, bakea eta giza eskubideak defendatuz bizi diren langileei eskerrak emateko, eta bestetik, gure etorkizunaren alde lan egiten duten gizon-emakume horien baloreak sustatzeko. Bakea, garapena eta aliantzak ezin dira izan edonolako hitz hutsalak; bizitzan, esfortzuan eta jarrera egokietan oinarritu behar dira.
Gaur egungo munduan, gatazka eta liskar ugari daude, eta gure belaunaldiari dagokio bakea eraikitzea, elkarbizitza oinarri sendo baten gainean. Bake langileen lana ez da soilik misio diplomatiko bat; pertsona bakoitzaren eta komunitatearen artean elkar errespetatzea eta laguntzea beharrezkoa da. Horregatik, "Saretu, bihotzetik mundura bakea nonahi eramaten!" leloa ezin hobea da: bakoitzak bere ekintzekin eta bizitza errespetuaren bidez, mundu osoan aldaketa positibo bat sor dezake.
Bakea gure eskutan dago, eta egun hau aukera bat da gure inguruan bakea, elkartasuna eta ulermena lantzeko. Gure ekintzak, gure jarrera eta gure hitzak dira aldaketaren motorra.
SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA BAKEA NONNAHI ERAMATEN!